PresentELKAR

“Fracking. Apustu arriskutsua” monografikoaren aurkezpena

| 1 Comment

Gas ez konbentzionala erauzteko gaiaren inguruan dagoen informazio eskasari aurre egiteko asmoz, argiltapen bat egiteko ideia jaio zen. Hilebetetako lanen ondoren badugu prest gizartetatzeko. Eta, noski, zu ere aurkezpen horretara gonbidatuta zaude.

“Fracking. Apustu arriskutsua” monografikoan fracking-a, ondorioak, testuinguru energetikoa, gure inguruan dauden proiektuak eta aurkako mugimenduak birpasatzen dira. Energia eta ingurumen gaietan adituek parte hartu dute, baina baita landa inguruko biztanleek edo gizarte mugimenduetako hainbat kideek.

124 orriko luzeerarekin, helburua ahalik eta zabalpen handiena izatea da, horregatik 4,5 eurotako prezio herrikoian kaleratu da. Momentuz Elkar dendetan aurkitu dezakezu, plataformak antolatutako ekitaldietaz gain, baina hemendik gutxira Fracking Ez Arabaren weborrian (www.frackingezaraba.org) eskuragarri izango duzu saltoki guztien zerrenda.

Gehiago jakin nahi baduzu, pasa zaitez aurkezpenetik!

One Comment

  1. Pingback: Alternativas al fracking « Mugatik – Desde la Frontera

Leave a Reply

Required fields are marked *.