Pozo de gas en Subijana

Zer da “fracking”a?

Zer da “fracking”a?

Fracking  angloxaioek ez ohiko gasa ustiatzeko apurketa hidraulikoaren teknikaz hitz egiteko erabiltzen duten hitza da. Ama-haitzea (arbela eta eskistoak) aportuz bertan dagoen gas naturala ateratzean datza. Haitzean dagoen gasa ateratzeko apurketa mistoa darabilen teknika bat erabilzen da: lehenik eta behin 5000 metrora arte bertikalki zulatzen da eta ostean hainbat kilometro (2tatik 5 arte) horizontalki zulatzen dira. Momentu horretan ura sartzen da presio handiz, harearekin nahastuta (98%) eta hainbat gehigarri kimikoak (%2). Modu honetan haitza apurtzen da, gasa aske geratuz eta lursorura igotzen da putzuaren bidez. Prozesu hau gasa duen haitz zainean zehar errepikatzen da. Sartzen den nahasketa horren zati bat azalera itzultzen da (15%tik 85%ra arte) Fraking-a nola egiten da?

“Fracking”a Araban

Araba gasa duen zonalde baten erdigunea bilakatu da non generic cialis eta Eusko Jaurlaritzak, SHESAren bidez, iragarri du frackingaren bidez bertan dagoen gasa ustiatzeko teknikaren bideragarritasun ekonomikoa ikertzeko nahia azaldu du. Esplorazioa Enara deitutako baimenean egingo da, Araba, Trebiñuko Konderria barne, hartzen duena. Eusko Jaurlaritzak aurretatu du 185.000 metro kubiko miloi ateratzeko aukera dagoela, merkatuan 30.000 miloi euroko balioa izango luketenak. Arazoa da Arabako gasa ustiatzeak izan ahal dituen ingurumen kalteak ez direla aztertu .

“Fracking”ak sortzen dituen arazoak

Ez Ohiko gasa ustiatzeko Fracking bezala ezagutzen den teknika hainbat herrialdetan erabilia izan da, gehien bat Amerikako Estatu Batuetan. Bertan, ustiaketa hauetara lotuta dauden hainbat arazo ikusi dira. Frackingak erabiltzen den lekuen inguruan sortzen dituen arazoetatik hurrengoak nabarmendu daitezke:

  • Lurazpiko eta azaleko uren kutsadura.
  • Airearen kutsadura.
  • Gizakien osasuenan eraginak.
  • Paisaiaren eta lursoruaren aldaketak.
  • Putzuak iztean lursoruaren kutsadura.
  • Arrisku sismikoak.